Albisteak ikusi

BasQ, Bartzelonan egin den 2025eko Quantum Education Summit-ean parte hartu du

Abendua 11, 2025

BasQ – Basque Quantum-ek parte hartu zuen Europako Hezkuntza Kuantikoko lehen Goi-Bilera Paneuroparrean, 2025eko abenduaren 3tik 5era CosmoCaixa Zientzia Museoan (Bartzelona) ospatua. Ekitaldian 300 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, 34 herrialdetatik eta bost kontinenteetatik etorriak: adituak, ikertzaileak, hezitzaileak, politika-arduradunak eta industriako ordezkariak, guztiek etorkizuneko hezkuntza kuantikoaren erronkak eta aukerak aztertzeko helburuarekin.

Goi-bileran, Ainara González-ek, BasQren ordezkari gisa, parte hartu zuen “Kataluniako eta Espainiako ekimenak, nazioarteko hezkuntza-politikak eta estrategiak, hezkuntza kuantikoan egindako lankidetza nazionala, lankidetza erregionala eta nazioartekoa” izeneko mahai-inguruan. Bere ekarpenak nabarmendu zuen BasQren konpromisoa: Euskadiko talentu kuantikoa sendotzea eta Europako hezkuntza- eta prestakuntza-ekimenekin bat egitea.

Goi-bilerrak egitarau zabala eskaini zuen: hizlari gonbidatuak, hitzaldi magistralak, ponentzia zientifikoak, mahai-inguruak, tailer praktikoak eta networking-saioak. Edukiek hezkuntza kuantikoaren arlo osoa hartu zuten: oinarrizko curriculumaren diseinutik hasi eta prestakuntza aurreratura, lanbide-garapenera, dibulgaziora eta hezkuntza kuantikora sartzeko bideak mundu mailan eskuragarri bihurtzera arte. Ekitaldia ikertzaile, irakasle eta ikasleentzako izan zen, hasiberrietatik puntako ikerketan ari direnetaraino.

2025eko Europako Hezkuntza Kuantikoko Goi-Bilerak amaieran helburu bateratua utzi zuen: teknologia kuantikoetan trebatutako komunitate zabal eta anitza eraikitzea, Europak arlo honetan duen lidergoa sendotzeko. BasQ-k konpromiso horri eusten dio, talentua, ikerketa eta berrikuntza garatzeko bere ekimenen bidez.