Estatu Batuetako Ruben Mariñelarena Senatariak BasQ eta IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa bisitatu ditu
Maiatza 27, 2026Arizonako AEBko senatari Ruben Mariñelarena Gallegok eta haren taldeak IBM-Euskadi Quantum Computational Center-en instalazioak bisitatu dituzte, Donostiako Ikerbasque eraikinean.
Adolfo Morais Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak egin die harrera, Amaia Esquisabel Politika Zientifikoko zuzendaria eta Maialen Agirre Berrikuntzako zuzendaria lagun zituela.
Senatariak eta haren taldeak joan den urrian inauguratutako IBM System II ordenagailu kuantikoaren ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, topaketan, Eusko Jaurlaritzako arduradunek Euskadiko politika zientifikoaren ezaugarri nagusiak helarazi dizkiote, eta nazioartean Euskadi puntakoa den arloetan gero eta espezializatuagoak diren programak sustatzen dituen ekosistema zientifikoaren bultzada nabarmendu dute; estrategia horretatik sortu zen Basque Quantum-en aldeko apustua.