Albisteak ikusi

Lau BasQ Advocate euskal ekosistema kuantikoa ordezkatzen IBM Quantum Developer Conference 2026 konferentzian

Azaroa 13, 2026

Raúl Guerrero, Álvaro Nodar, Benjamin Tirado eta Nonia Vaquero BasQ Advocate-ek euskal ekosistema kuantikoa ordezkatu dute Chicagon (AEB) ospatutako IBM Quantum Developer Conference 2026 konferentzian.

QDC26

Hiru egunetan zehar, mundu osoko ikertzaile, garatzaile eta industria-adituekin batera, konputazio kuantikoaren azken aurrerapenak ezagutzeko eta partekatzeko aukera izan dute. Besteak beste, Qiskit tresna berriak, errore kuantikoen zuzenketa eta tailer praktikoak izan dituzte ardatz, IBMko adituekin zuzeneko elkarrizketak izateaz gain.

Gainera, konferentziak beste albiste on bat ere ekarri du: lau BasQ Advocate-ek parte hartu duten taldeak irabazi du “Fourier-Based Linear Combination of Unitaries and Applications in Quantum Optimization” erronka.

Lorpen honek beren ezagutza teknikoa, gaitasuna eta elkarlanerako espiritua erakusten ditu, nazioarteko komunitate kuantikoaren aurrean.

Zorionak Raúl, Álvaro, Benjamin eta Nonia! Eskerrik asko euskal ekosistema kuantikoa nazioartean ordezkatu eta haren ikusgarritasuna indartzeagatik.