BasQ-k euskal ekosistema kuantikoa ordezkatu du Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XIV. edizioan
Azaroa 12, 2026Donostian Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) XIV. edizioa ospatu da, aurten konputazio kuantikoari eskainia. BasQek euskal ekosistema kuantikoaren ordezkari gisa parte hartu du jardunaldian, Javier Aizpurua zuzendariaren eta Jose Antonio Pascual eta Aitor Moreno BasQ Advocate-en bitartez.
Topaketak informatika eta teknologia kuantikoen inguruko ezagutza eta esperientziak euskaraz partekatzeko aukera eskaini du, teknologiaren egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztertuz.
Jardunaldian zehar, besteak beste, honako gai hauek landu dira:
- Konputazio kuantikoaren oinarri teorikoak eta teknologiaren egungo garapen-maila.
- Kriptografian, optimizazioan, simulazio zientifikoetan eta ikasketa automatikoan izan dezakeen eragina.
- Zibersegurtasunaren erronkak, hardwarearen mugak eta prestakuntza-behar berriak.
- Donostiako IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikora egindako bisita gidatua.
BasQen parte-hartzeak agerian uzten du Euskadin garatzen ari den ekosistema kuantikoaren aniztasuna eta lankidetzarako gaitasuna, baita ezagutza hori gizartearekin partekatzearen eta euskaraz ere sustatzearen garrantzia ere.
Teknologia kuantikoa eta euskara uztartzea urrats garrantzitsua da etorkizuneko teknologiaren inguruko ezagutza gure hizkuntzan sortu, zabaldu eta partekatzeko.