Manotazos en una habitación oscura. La llegada de la computación cuántica
DIPC and KUTXA FUNDAZIOA
Date:
2 Iraila, 2025
Hour:
18:30
Location:
Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera, 1st floor, Donostia / San Sebastián)
Nazio Batuen Erakundeak 2025. urtea Zientzia eta Teknologia Kuantikoen Nazioarteko Urtea izendatu duela eta, Kutxa Fundazioak eta DIPCk "Kuantikaz blai!-¡Empápate de Cuántica!" hitzaldiak antolatu ditugu elkarlanean.
Eduardo Sáenz de Cabezón matematikari eta zientzia komunikatzaileak "Manotazos en una habitación oscura. La llegada de la computación cuántica" hitzaldia eskainiko du.
Deutsch eta Feynmann-ek beren buruari materiaren propietate kuantikoak aprobetxatuko zituen konputazio mota bat asmatzea posible ote zen galdetu ziotenetik, berrogei urte baino gehiago igaro dira. Tarte honetan konputazio kuantikoa gero eta promesa hurbilagoa bihurtu da, esperantzaz eta mehatxuz betea. Bere potentzial osoan gauzatzen bada, paradigma-aldaketa bat izango da zientziaren eta teknologiaren eremu askotan. Baina beteko al da promesa hori? Ez gaude ziur. Konputazio kuantikoak gela ilun bat izaten jarraitzen du, eta bertan argiaren etengailua itxu-itxuan zartaka bilatzen saiatzen gabiltz. Pizten denean, hobe da prest harrapatzea.
Hitzaldia gazteleraz izango da.
Sarrera librea aforoa bete arte.
Hizlariari buruz
Eduardo Sáenz de Cabezón, Teologian lizentziatua eta Matematikan doktorea, Matematika eta Konputazio Saileko irakasle titularra da Universidad de la Rioja-n (Espainia). Bere ikerketa Aljebra Konputazionalaren arloan garatzen da; hainbat lan argitaratu ditu ideal monomialen homologiaren eta haien aplikazioen alorrean. Komunikazio zientifikoan proiekzio handia dauka, batez ere matematikaren dibulgazioan. The Big Van Theory (bakarrizketa zientifikoak) taldearen sortzailea da, Deriando Youtubeko kanalaren gidoilari eta aurkezlea, "Órbita Laika" (La2, RTVE) programaren aurkezlea eta dibulgazio liburuen idazlea.