Albisteak ikusi

Road to Practitioner programa: konputazio kuantikoko etorkizuneko adituen harrobia eraikitzen

Iraila 08, 2026

Road to Practitioner (R2P) programaren hirugarren edizioa. BasQ-k IBMrekin lankidetzan garatzen duen prestakuntza teoriko-praktikoko programa nagusia da, parte-hartzaileei Euskadin zabaldutako azpiegitura kuantikoa modu eraginkorrean erabiltzen hasteko behar dituzten ezagutzak eta gaitasunak eskaintzeko helburuarekin. R2P programan 60 pertsonak hartzen dute parte, profil askotarikoak dituztenak -ikasleetatik hasi eta unibertsitateko irakasleak, ikertzaileak eta enpresa-munduko profesionalak arte-, eta hiru edizioetan konputazio kuantikoan trebatutako pertsonen kopurua ia 200koa da.

Road to Practitioner (R2P) programak gaur eman du hasiera, Bilboko Iberdrola Dorrean, euskal ekosistema kuantikoko eragileak Qiskit-en programazioan trebatzeko eta konputazio kuantikoaren esparrura modu praktiko eta zorrotzean hurbiltzeko helburuarekin. Aurrez aurreko saio honek hiru hilabetez garatuko den programaren hasiera-ekitaldi gisa balio izan du; programak prestakuntza kontzeptuala, ariketa praktikoak eta amaierako proiektu gisa Capstone Project bat konbinatuko ditu.

Ibilbide formatibo honen bidez, parte-hartzaileek aukera izango dute gai giltzarrietan sakontzeko, hala nola hala nola erabilgarritasun eskalako algoritmo kuantikoak (utility-scale), algoritmo bariazionalak, Quantum Machine Learning eta simulazio hamiltoniarra barne, baita transpilaziorako, erroreen arintzerako eta zirkuitu dinamikoetarako Qiskiten azken tresnak ere. Ikuspegi hau bereziki garrantzitsua da enpresa-munduarentzat, izan ere, enpresei aukera ematen die konputazio kuantikoaren gaitasunak faktore bereizgarri bihur daitezkeen erabilera-kasu zehatzak identifikatzen, definitzen eta garatzen hasteko, hobekuntza esanguratsuak -eta baita esponentzialak ere, optimizazioa, materialen zientzia, osasunaren eta bizitzaren zientziak eta energia handien fisikako alorrean. Hain zuzen ere, Road to Practitioner abiapuntu ona da IBM Quantum System Two-rekin elkarreragiten ikasteko, azken hau industria-sektorerako ere eskuragarri baitago jada.

Hasiera-ekitaldiak arrakasta handia izan du, eta IBM Quantum-eko adituen presentzia eta gainbegiratzea izan ditu, horrek programaren edukiekin eta metodologiarekin lehen kontaktu zuzena izatea ahalbidetu duelarik. Halaber, jardunaldian Igor Campillo Euskampus Fundazioko zuzendariak parte hartu du, eta honek BasQ-ren ikuspegi estrategikoa eta prestakuntzak eta talentuaren garapenak euskal ekosistema kuantikoa sendotzeko duten zereginak azaldu ditu.

Jardunaldiaren beste elementu nabarmen bat BasQ Advocates taldearen ekarpena izan da; hots, ezagutzaren zabalkundean, talentuaren garapenean eta lurraldeko eragileen arteko lankidetza indartzean zeregin aktiboa duten BasQ komunitateko kideena. Programan zehar, Advocate hauek lantalde ezberdinen mentoretza-lanak egingo dituzte eta aurreikusitako saio praktikoak zuzenduko dituzte.

Hasierako aurrez aurreko saioak, gainera, parte-hartzaileen arteko elkarreragina bultzatu du, iritzien elkartrukea eta harremanen ezarpena erraztuz, baita lehen zalantzak argitzea ere, IBMko eta BasQ Advocate adituen hurbiltasunari esker.

Komunitatearen aniztasuna, arrakastaren giltzarri

Road to Practitioner-en edizio honen alderdirik nabarmenetako bat ordezkatutako profilen aniztasuna da, eta horien artean daude gradu eta master ezberdinetako ikasleak, unibertsitateko irakasleak, enpresa-munduko profesionalak – Multiverse Computing, Global Data Quantum, Quantum Mads, Accenture, LKS Next, Lantek Sheet Metal Solutions eta Nasertic bezalako erakundeetakoak, besteak beste–, baita erreferentziazko zentroetako ikertzaileak ere, hala nola Donostia International Physics Center (DIPC) edo BCAM, eta LORTEK bezalako zentro teknologikoetakoak.

Entusiasmo maila altuak eta jakin-min zientifikoak markatu dute programa estrategiko honen hasiera-jardunaldia, BasQ-k euskal komunitate kuantikoaren prestakuntzaren eta sendotzearen alde egindako apustua berretsiz. Road to Practitioner bezalako ekimenek modu erabakigarrian laguntzen dute Basque Quantum-en zeregina indartzen, Euskadin konputazio kuantikoaren esparruan garapen teknologikoaren eta talentuaren motor gisa.