BasQ-IBM Quantum Computing Services

BasQ-IBM Quantum Computing Systemsera sartzeko protokoloa

Ikerbasquerekin Euskal Ekosistema Kuantikoa garatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu duten erakundeek BasQ-IBM Sistema Kuantikoetara jo dezakete, urrats hauen bidez:


 

 

Lehen urratsa

Mesedez, bidali informazio hau support-qc@dipc.org helbidera:

1. Zure proiektuaren edo jardueraren izena eta deskribapen labur bat. Honek ikerketa-proiektuak ez ezik, hezkuntza edo prestakuntza-jarduerak era barne har ditzake (adibidez, unibertsitateko ikasgaiak, tailerrak edo ikasleekin lotutako ikasketa-jarduerak).

2. Ahal den neurrian, beharrezko konputazio kuantikoko baliabideen estimazioa (adibidez, qubit kopurua, zirkuituaren sakonera, algoritmo mota). 

3. Beste kolaboratazile edo parte-hartzaile batzuk (adibidez ikasleak), programak garatu eta gauzatzeko instantzia berera gehitu behar badira.

 

Oharra: BasQ-ren IBM Quantum System Two sistemaren QPUa (ibm_basquecountry) orain BasQ hub-eko instantzia guztietan dago erabilgarri.

Zure proiektuak edo jarduerak QPU hau, beste QPU mota zehatz bat edo backend berezi bat behar badu (adibidez, Heron txipa edo ibm_torino), adierazi ezazu mezuan, eta dagokion sarbidea gaituko dugu.
 

Bigarren urratsa

Zure eskaera onartzen bada, IBM Cloud-etik gonbidapen bat jasoko duzu Ikerbasque Hub-eko instantzia bati atxikitzeko.

Mesedez, ziurtatu gonbidapena onartzen duzula, sarbidea osatzeko prozesua burutzeko.


 


 

Harremanetarako informazioa:

01.

Sarbidearekin zerikusia duten galderak egiteko, jarri harremanetan:
support-qc@dipc.org

02.

IBMko baliabideen erabilerarekin lotutako kontsultetarako, mesedez, jar zaitez harremanetan IBM Quantumeko Euskarri Taldearekin, IBM Cloud-en Euskarri Zentroaren bidez, Euskarri Zentroan kasu bat sortuz eta Topic eremuan "Qiskit Runtime" hautatuz.


 

IBM Quantum