Jakinaldia zientzia jaialdi berriak urriaren 17an eta 18an egingo du bere lehen edizioa Donostian
Iraila 11, 2025Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak bultzatutako jaialdiak zientzia herritarrengana hurbildu nahi du. Lehenengo edizioak, Kuantika Jaialdia izenekoak, fisika kuantikoaren mendeurrena eta Euskadin IBMren ordenagailu kuantikoa izango dela ospatzen ditu.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Jakinaldiaren, zientzia dibulgazioko urteroko jaialdiaren, lehen edizioa egingo du datorren urriaren 17an eta 18an Donostian. Ekimen honen helburua zientzia herritarrengana hurbiltzea da eta horretarako ezagutza, sormena eta entretenimendua uztartzen dituen programazio anitza prestatu du, publiko guztiarentzat eskuragarria eta erakargarria den formatu batean.
Informazio gehiago Zientziaklik web orrian eta izen emate formularioa.