BasQ advocates

Unai Aseguinolaza

Mondragon Unibertsitatea (MU)

Ibarrakoa naiz, Gipuzkoakoa, eta egoera solidoko fisikan espezializatutako fisikaria naiz. 2020an Materialen Fisika Zentroan (Donostia) egin nuen doktore-tesian material termoelektriko eta bidimentsionalen propietate bibrazional eta termikoetan efektu anarmonikoak aztertu nituen. 2021az geroztik, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan egiten dut lan, eta konputazio kuantikora bideratu dut nire ikerketa. Bereziki, akatsak arintzea, sistema kuantikoen simulazioa eta Quantum Machine Learning interesatzen zaizkit. Horrela, modelizazio teorikoa tresna konputazional aurreratuekin konbinatzen dut, fisika eta industriako erronkei aurre egiteko.

Unai Aseguinolaza